Patriarken haitzuloa | |
---|---|
Kokapena | |
Estatu burujabe | Palestina |
Mendeko lurralde | Zisjordania |
Palestina Estatuko lurralde-antolaketa | Hebrongo Gobernazioa |
Hiria | Hebron |
Koordenatuak | 31°31′29″N 35°06′39″E / 31.524672°N 35.110758°E |
Altitudea | 890 m, itsas mailaren gainetik |
Patriarken haitzuloa edo Makpelako haitzuloa (hebreeraz: מערת המכפלה, Me'arat ha-Machpela}, "hilobi bikoitzaren haitzuloa"), musulmanentzat Abrahamen santutegia edo Abrahamen meskita (arabieraz: الحرم الإبراهيمي, Al-Haram Al-Ibrahimi) Hebrongo eraikin erlijiosoa da.
Herodes I.a Handiaren garaiko eraikin baten azpian, Hebrongo hiri zaharrean (Al-Khalil), hilobiak dituen kobazuloa dago. Hasiera eta Koranaren arabera, Abrahamek kobazulo eta inguruko landak erosi zituen eta bertan Abraham bera, Isaak, Jakob, Sara, Rebeka eta Lea lurperatuta daude. Umarrek hiria konkistatu zuenean, bertan meskita bat eraiki zuen.