Paul Sandby | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Nottingham, 1725 |
Herrialdea | ![]() ![]() |
Heriotza | Londres, 1809ko azaroaren 7a (83/84 urte) |
Familia | |
Seme-alabak | ikusi
|
Haurrideak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | ingelesa |
Ikaslea(k) | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria, grabatzailea, topografoa, artista grafikoa eta artista |
Enplegatzailea(k) | Royal Academy of Arts (1799 - |
Kidetza | Royal Academy of Arts |
Paul Sandby (Nottingham, 1731 – Londres, 1809ko azaroaren 7a) britainiar margolaria izan zen.
1745ean Londresera joan zen anaiaren atzetik eta Londresko Dorreko marrazki militarreko departamentuan hasi zen lanean. Zubi eta gotorleku berrien diseinuak egiteaz gain, Eskoziako paisaietako akuarelak eta Eskoziako gertaeren zirriborroak margotzen hasi zen. Edinburgheko etapa honetan hiriko paisaien marrazkiak ere egin zituen. 1751n lana utzi eta anaiari Windsorrera lagundu zion. Gazteluaren, hiriaren eta inguruaren marrazkiak egin zituen, gero grabatuen album batean bildu zirenak.
1753-54an William Hogarthen karikaturak argitaratu zituen modu anonimoan eta 1762an erasoa errepikatu zuen.
1760an, Artisten Elkartearen lehen erakusketan parte hartu zuen, eta zortzi urte geroago Errege Akademia sortu zen arte erakutsi zituen. 1768tik 1799ra Woolwicheko Errege Akademia Militarreko marrazkilari burua izan zen.
Bidaia ugari egin zituen Britainia Handian eta Irlandan paisaiak eta monumentuak marraztuz.