Paul Wild (suitzar astronomoa) | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Wädenswil, 1925eko urriaren 5a |
Herrialdea | ![]() |
Lehen hizkuntza | Swiss German (en) ![]() |
Heriotza | Berna, 2014ko uztailaren 2a (88 urte) |
Familia | |
Familia | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | ETH Zürich Zuricheko Unibertsitatea |
Hizkuntzak | alemana Swiss German (en) ![]() |
Jarduerak | |
Jarduerak | astronomoa eta unibertsitateko irakaslea |
Enplegatzailea(k) | Bernako Unibertsitatea |
Paul Wild (Wädenswil, Zürich kantonamendua, Suitza, 1925eko urriaren 5a - Berna, Suitza, 2014ko uztailaren 2a) suitzar astronomo bat izan zen.
Fritz Zwicky suitzar astronomoaren laguntzailea izan zen 1951 eta 1955 artean Mount Wilson Behatoki Astronomikoan. 1980 eta 1991 artean Bernako Unibertsitateko Astronomia Institutuko irakasle eta zuzendari izan zen, non irakasle emerito bezala ari den. Fritz Zwicky Fundazioaren presidentea ere izan zen 2005 arte.
Berna-Zimmerwaldeko Behatoki Astronomikoan lan egin zuen, nondik 94 asteroide eta 7 kometa aurkitu zituen, horien artean 81P/Wild aldikako kometa 1978an, Wild 2 ere deitzen dena, NASAren Stardust espazio zundak 2004an bisitatu zuena.
1941 Wild asteroidea bere omenez izendatua da.