Paul Chaudet | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1962ko urtarrilaren 1a - 1962ko abenduaren 31 ← Friedrich Traugott Wahlen - Willy Spühler →
1959ko urtarrilaren 1a - 1959ko abenduaren 31 ← Thomas Holenstein - Max Petitpierre →
1955 - 1966
| |||||||||||
Bizitza | |||||||||||
Jaiotza | Rivaz, 1904ko azaroaren 17a | ||||||||||
Herrialdea | Suitza | ||||||||||
Heriotza | Lausana, 1977ko abuztuaren 7a (72 urte) | ||||||||||
Hezkuntza | |||||||||||
Hizkuntzak | frantsesa | ||||||||||
Jarduerak | |||||||||||
Jarduerak | politikaria | ||||||||||
Lantokia(k) | Berna | ||||||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||||||
Alderdi politikoa | Free Democratic Party of Switzerland (en) |
Paul Chaudet (Rivaz, 1904ko azaroaren 17a – Lausana, 1977ko abuztuaren 7a) suitzar politikaria izan zen. Suitzako Konfederazioko presidentea izan zen 1959an eta 1962an.
Lausanako nekazaritza eskolan ikasi zuen eta mahastizain izan zen lanbidez.
Alderdi Erradikal Demokratikoko kide izan zen eta bere lehen kargu politikoa Rivazeko alkatearena izan zen. Vaud kantonamenduko diputatu hautatu zuten 1937tik 1942ra, eta 1943an Kontseilu Federaleko kide hautatu zuten. Han, ardoen gaineko zergaren aurka agertu zen. Armadan infanteriako teniente koronel maila lortu zuen. 1943tik 1954ra Suitzako Kontseilu Nazionaleko kide izan zen.
1954an Kontseilu Federaleko kide hautatu zuten eta departamentu militarra zuzendu zuen. Mirage hegazkinak erosteko eskandalu batean parte hartu zuen, aurrekontuan aurreikusitakoa baino prezio altuagoan, eta Suitzako gobernua 1966an utzi zuen.
Suitzako Konfederazioko presidentea izan zen 1959 eta 1962 urteetan.