Paul Kantner | |
---|---|
Paul Kantner 1975ean Irudi gehiago | |
Bizitza | |
Jaiotza | San Frantzisko, 1941eko martxoaren 17a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Heriotza | San Frantzisko, 2016ko urtarrilaren 28a (74 urte) |
Hobiratze lekua | Holy Cross Cemetery (en) |
Heriotza modua | berezko heriotza: miokardio infartu akutua |
Familia | |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | San José State University (en) Santa Clarako Unibertsitatea Saint Mary's College High School (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | egile abeslaria, gitarra-jotzailea, banjo-jotzailea eta estudioko musikaria |
Kidetza | Jefferson Airplane Jefferson Airplane |
Genero artistikoa | rock psikodelikoa acid rock |
Musika instrumentua | gitarra |
Diskoetxea | RCA Records |
Paul Lorin Kantner (San Frantzisko, Kalifornia, 1941eko martxoaren 17a - San Frantzisko, 2016ko urtarrilaren 28a) estatubatuar rock musikaria izan zen, Jefferson Airplane musika taldearen sortzaile eta gitarrista. 1960ko hamarkadaren amaieran kontrakulturaren eta psikodeliaren ikur nagusietakoak izan ziren taldea eta Kantner bera.[1] 1970eko hamarkadan, Jefferson Airplanen ibilitako kide batzuekin eta beste musikari batzuekin, ibilbide arrakastatsu eta komertzialagoa abiatu zuen Jefferson Starship proiektuarekin.[2]