Paul Reynaud (Barcelonnette, Frantzia, 1878ko urriaren 15a - Paris, Frantzia, 1966ko irailaren 21a) politikaria izan zen. Jakituna zen ekonomia arloan, eta Frantziako Finantzako ministro (1930), Kolonietakoa (1931-1932) eta Justiziakoa (1932) izan zen. Finantzako ministroa izan zen berriro ere Édouard Daladierren gobernuan (1938-1940). Gerrarako aurrekontua prestatu zuen. Alemaniarrek atxilotu zuten, eta gerra amaitutakoan diputatu (1946), Finantzako ministro (1948) eta lehendakariorde (1954) izan zen. De Gaulle aginpidera itzultzearen aldeko agertu zen 1958an, eta Frantziako V. Errepublikako konstituzioa idazteko lanetan parte hartu zuen.