Paula Badosa | |
---|---|
(2019) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Paula Badosa Gibert |
Jaiotza | New York, 1997ko azaroaren 15a (27 urte) |
Herrialdea | Katalunia |
Bizilekua | Dubai |
Familia | |
Bikotekidea(k) | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania katalana ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | tenislaria |
Tenis | |
Bakarka i/g | 367–202 |
Binaka i/g | 24–24 |
Rankinga | 2 tennis singles (en) (2022ko apirilaren 25a) 124 tennis doubles (en) (2022ko apirilaren 25a) 8 junior tennis (en) (2015eko urtarrilaren 26a) |
Altuera | 180 zentimetro |
Paula Badosa Gibert (New York, Ameriketako Estatu Batuak, 1997ko azaroaren 15a) Ameriketako Estatu Batuetan jaiotako kataluniar tenislaria da.[1]
2014. urtean, 16 urte besterik ez zituela, Conchita Martinezek, Espainiako Federazio Kopako taldeko kapitainak, egin zuen deialdia.[2][3] 2015ean, Roland Garroseko txapelduna izan zen bakarkako junior kategorian, eta bere gazte-ibilbideko lehen Grand Slama lortu zuen.[4] Profesional gisa aritu zen WTA zirkuituan 2015. urtean, eta Miamiko Masterseko hirugarren itzulira iritsi zen.[5] 2017an Espainiako txapelduna izan zen, finalean Carla Suárez hiru setetan garaitu ondoren.[6][7][8][9] 2022ko apirilaren 25ean Munduko zerrendako bigarrena izatea lortu zuen.[10]
:2
izeneko erreferentziarako