Pays de Buch

Eskualdeko ikuspegia

Pays de Buch (okzitanieraz: Captalat de Bug) Okzitaniako lurralde historikoa da, Gaskoiniako Landetan dagoena. Hamazazpi udalerrik osatzen dute, Arcachongo badian eta Eyre ibaiaren ibarrean daudenak. Porge herrixkak bere iparraldeko muturra, La Teste de Buchek hegoaldekoa eta Belin-Bélietek ekialdekoa osatzen dute.

Antzinaroan boiati akitaniar herria bizi zen. Bere buruzagiak Captalis Boiorum zuten izena, Erdi Aroko gaskoieraz Captal de Buch izango zena.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne