Penelope (mitologia)

Penelope (mitologia)
Greziar mitologia
Ezaugarriak
Sexuaemakumezkoa
Familia
AitaIcarius of Sparta (en) Itzuli
AmaPeriboea (en) Itzuli eta Polycaste (en) Itzuli
Ezkontidea(k)Odiseo eta Telegonus (en) Itzuli
Seme-alabakPoliporthes (en) Itzuli, Italus (en) Itzuli, Arcesilaos (en) Itzuli eta Telemako
Anai-arrebakThoon (en) Itzuli

Penelope[1] (grezieraz Πηνελοπεια) Odiseako pertsonaia bat da, Homerori ematen zaizkion bi olerki epiko handietako bat (bestea Iliada). Penelope, istorio honetako pertsonaia nagusi den Odiseo edo Ulises, Itakako erregearen emaztea da. Penelope, hogei urtez zain geratzen da bere senarra Troiatik itzuli arte. Arrazoi honegatik, egundaino, ezkon leialtasun ikurtzat hartzen da. Bere senarra kanpoan den bitartean, Peneloperi ezkongai mordoa agertzen zaio. Bere senarra ez dagoen bitartean bere kastitatea mantentzeko, ideia bat burutzen du.[http://webs.ucm.es/info/amaltea/revista/cero/15_Manas.pdf 1] Ezkongaiei, Odiseoren desagerpena onartu, eta ondorioz, beste batekin ezkontzea promes egin zien lanean ari zen krobitxet bat ehuntzen amaitzen zuenean, Laertes errege ohia hiltzen zenerako. Ehun hau ahal den denbora gehien lanean izateko, gauez, egunez egindakoa desegin zuen, eta honela jasaten ditu 20 urte horiek. Justu Odiseo etxera heltzen denean, Penelopek bere lana amaitzen du eta Odiseok ezkongaiak hiltzen ditu, bere emaztearen ondoan geratuz.[2]

  1. Euskaltzaindiaren 82. araua: Grezia eta Erromako pertsonaia mitologikoak
  2. Ruth Piquer Sanclemente. PENÉLOPE y el tejido del tiempo. XVI Seminario de Arqueología Clásica, UCM.


Aipuaren errorea: <ref> tags exist for a group named "http://webs.ucm.es/info/amaltea/revista/cero/15_Manas.pdf", but no corresponding <references group="http://webs.ucm.es/info/amaltea/revista/cero/15_Manas.pdf"/> tag was found


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne