Perilinfa | |
---|---|
Xehetasunak | |
Identifikadoreak | |
Latinez | perilympha |
MeSH | A12.207.270.517.678 |
TA | A15.3.03.056 |
FMA | 60908 |
Terminologia anatomikoa |
Perilinfa hezurrezko labirintoa eta mintzezko labirintoa bereizten dituen likidoa da, osaeraz likido zefalorrakideoaren antzekoa.[1] Perilinfaren katioi nagusia sodioa da, eta sodio eta potasio kontzentrazioaren balioak perilinfean 138 mM eta 6,9 mM dira, hurrenez hurren.[2] Domenico Cotugnoren omenez, Cotunniusen likido edo liquor cotunnii ere esaten zaio.