Peristaltismoa zizarearen mugimenduaren tankerako higitzea da, gihar-zuntzak dituzten hodi-itxurako organoek (hesteek, batez ere) beren edukia aurrerantz bultzatzeko egiten dutena. Uhinak eragiten dira, eta uhin horiek bultzatuta helarazten dira, adibidez, elikagaiak hestegorritik ondesteraino, edo gernua ureterretan barrena giltzurrunetatik maskuriraino.