Perl | |
---|---|
Jatorria | |
Sortzailea(k) | Larry Wall |
Sorrera-urtea | 1987 |
Argitaratze-data | 1987 |
Azken bertsioa | 5.40.1 |
Ezaugarriak | |
Programazio-lengoaia | C |
Programazio paradigma | multi-paradigm programming (en) |
Sistema eragilea | Linux, MacOS X, Microsoft Windows, Solaris, AIX eta HP-UX (en) |
Egile-eskubideak | copyrightduna |
Lizentzia | Artistic License (en) eta GNU General Public License, version 1.0 or later (en) |
Deskribapena | |
Honen eragina jaso du | C++, C, sed (en) , AWK (en) , BASIC, Lisp eta Unixeko shell |
Ekoizpena | |
Diseinatzailea | Larry Wall |
Garatzailea | Larry Wall eta The Perl Foundation (en) |
Maskota | Perl Camel (en) |
perl.org | |
Iturri-kodea | http://perl5.git.perl.org/perl.git eta https://github.com/Perl/perl5 |
Perl Larry Wallek sortutako programazio lengoaia dinamikoa da, 1987an argitaratutakoa. Beste programazio lengoaia batzuen ezaugarriak bateratzen ditu, hala nola, C, Shell script, AWK, sed eta Lisp.
Testu fitxategiak aztertu eta manipulatzeko bereziki sorturiko programazio-lengoaia da Perl, egokia beraz egokirik bada hizkuntzarekin erlazionatutako atazetarako. Fitxategiak lerroz-lerro irakurtzeko gai da eta karaktereak eta hitzak bezalako terminoak maneiatzen ditu. Adierazpen erregularren bitartez testuetan bilaketak eta aldaketak egiteko izugarrizko tresneria eskaintzen du.
Perl software-librea da eta doakoa. Konputagailu eta sistema eragile guztientzat aurki daiteke doako Perl inplementazioa.
Perl lankidetzan oinarritua dago. CPAN software artxibategiak Perl komunitateak idatzitako programak biltzen ditu, eta doan jaitsi eta erabil ditzakegu. Haietako asko testuak prozesatu eta manipulatzeko gehigarriak (moduluak) dira.
Perl lengoaiaren sortzailea den Larry Wall hizkuntzalariarenak dira aipu hauek: “Perl egin behar duzun hori egiteko lengoaia da”, “Errazak diren gauzak errazak izan behar lukete, eta zailak berriz posible”, “Gauza bera egiteko modu bat baino gehiago dago”