Persiarren Manifestua

Persiarren Manifestua

Persiarren Manifestua (gaztelaniaz: Manifiesto de los Persas) 1814ko apirilaren 12an Madrilen 69 diputatuk izenpetu zuten dokumentua zen. Bernardo Mozo de Rosales buru zen eta Fernando VII. Desiratuari, erbestetik itzuli berririk, Antzinako Erregimenera itzultzeko eta Cadizko Gorteen legegintza bertan behera uzteko eskatzen zioten.[1]

Dokumentuaren izena haren hasierako hitzetatik dator: antzinako pertsiarren artean, erregearen heriotzaren aurrean, ohikoa omen zen bost egunean anarkian bizitzea. Sinatzaileek anarkia hori bi urtez iraun zuen liberalismoarekin alderatu zute, hots, 1812ko Konstituzioak Frantziako iraultza esan nahi du. Horregatik, dokumentu horren bidez, erregeari Antzinako Erregimenaren estamentu tradizionalak berrezar zitzan eskatu zioten .

1814ko maiatzaren 4an, Fernando VII.ak, dokumentu hartan oinarrituta, absolutismoa berrezarri zuen.

  1. Queralt, María Pilar. Atlas Ilustrado de la Historia de España. , 147 or..

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne