Pertsonalitate

Artikulu hau pertsona baten portaeren multzo egonkorrari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Nortasun (argipena)».
Pertsonalitatearen lau tipo klasikoak: kolerikoa (suterraza), melankolikoa, flematikoa (gibelandia), sanginikoa (odolbizia)

Pertsonalitatea edo izaera, batzuetan nortasuna ere deitua, pertsona baten portaera, pentsamendu eta sentimenduak mugatzen duten sistema psikofisiko iraunkor eta berezia da, pertsonaren bere ingurugirora moldatzearren. Pertsonek jokatzen duten era ere bada, indibidualki nahiz sozialki. Pertsonalitatea bizitzan zehar garatzen eta aldatzen da, herentzia genetiko eta gizabanakoaren ingurugiroaren elkarrekintzen emaitza baita; aldi berean, beste pertsonekin partekatzen diren portaera eta sentimenduen bitartez, gizabanakoaren nortasuna eratzen du besteekiko. Askotan aiurri edo izaera terminoarekin parekatzen da, baina egun aiurri terminoa pertsona bakoitza besteengadik bereizteko ezaugarri indibidual berezia multzoa izendatzeko erabiltzen da eta maiz esanahi morala du (adibidez, pertsona bat jenio edo izaera txarrekoa dela esan ohi da).


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne