Pessah | |
---|---|
Pessah ospatzeko prestatutako mahaia | |
Izen ofiziala | פֶּסַח |
Hasiera | Nisanen 15a |
Amaiera | Nisanen 21a |
Data | |
Data | 15 Nisan (en) |
Harremanak | Shavuot |
Pessah edo Pesakh (hebreeraz: פֶּסַח Pesah, Pesakh, asirieraz; ܦܸܨܚܵܐ Piskha), Pazko judua ere deitua, judu jaialdi biblikoa da, nisan hilabetearen 15ean ospatzen dutena.[1] Juduek Antzinako Egipton pairatzen zuten esklabotzatik ihes egitea ospatzen dute. Jerusalemgo tenplua zutik zegoen garaietan, Shalosh regalim (hebreeraz: שלושה רגלים, shlosha regalim) edo hiru erromes-jaialdietako bat izan zen, israeldarrak tenplura erromes joan behar izan zirenetako bat.
Egun horretan juduek legami gabeko ogia, bildots errea eta barazki gordinak jaten dituzte eta sinagogetan otoitzaldi bereziak egiten dira. Urteetan zehar judaismoaren batasuna bermatzeko ezinbesteko jaia izan da.