Pesto | |
---|---|
saltsa eta elikagai-ore | |
Osagaiak | baratxuria, basilikoa, Pinazia, oliba olioa, parmesano gazta eta Pecorino Sardo (en) ![]() |
Historia | |
Jatorria | Italia |
Pestoa (ligurieraz: pestu) Italiako Liguria eskualdean jatorria duen eta hango tipikoa den saltsa bat da. Saltsa honen osagai nagusia albaka da (Ocimum basilicum) edo, hobe esanda, genovar albaka (ligurieraz baxeicó edo baxaicó). Albakaz gain pinaziak eta baratxuria txikitzen dira, guztia parmiggiano-reggiano gaztaz (eta/edo ardi gaztaz (pecorino), tokiko tradizioen arabera, eta oliba olioz ondua. Pesto hitza genoverazko "pestare" hitzetik dator, motrailu batean txikitzea esan nahi duena, saltsa hau prestatzeko ohiko modua dena.