Peter Criss | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Fitxategi:Peter criss solo album cover.jpg | |||||||||||||
Kiss/Peter Criss taldearen estudioko albuma | |||||||||||||
Argitaratze data | 1978ko irailaren 18a | ||||||||||||
Grabazioa | 1978 | ||||||||||||
Musika mota | Rock, pop | ||||||||||||
Iraupena | 34:57 | ||||||||||||
Hizkuntza | Ingelesa | ||||||||||||
Diskoetxea | Casablanca | ||||||||||||
Ekoizpena | Vini Poncia | ||||||||||||
Peter Criss taldearen kronologia | |||||||||||||
|
Peter Criss Kiss hard rock talde amerikarreko bateria eta abeslariaren 1978ko bakarlari albuma da. 1978ko irailaren 18an Kisseko taldekideek kaleratu zituzten lau bakarlari albumetako bat da.[1] Beste albumak Gene Simmonsek, Paul Stanleyk eta Ace Frehleyk kaleratu zituzten. Albuma Vini Ponciak ekoiztu zuen, nork geroago Kissen Dynasty (1979) eta Unmasked (1980) albumak ekoiztuko zituen.
Albuma Kissen 1978ko bakarlari albumetatik arrakasta gutxien eduki zuena izan zen, US Billboard album zerrendan 43. postua lortu zuelarik.[2] Bestalde, lau albumetatik bi single dituen bakarra izan zen: "Don't You Let Me Down" eta "You Matter to Me".
Criss "Tossin' and Turnin'" abestiaren bertsioa egin zuen, 1961eko udan AEBetan 1. postua lortu zuen Bobby Lewisen abestia.[3] Horregatik, Kissek abestia jo zuen beraien 1979ko biran.
Album honetako material asko 1971n idatzia izan zen, Peterren Kissen sartu baino lehenagoko Lips talderako.
Kalifikazio profesionalak | |
---|---|
Kalifikazioa | |
Iturria | Puntuazioa |
Allmusic | ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
Sputnikmusic | ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
Pitchfork Media | (0.0/10) link |
Rolling Stone | ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |