Petri

Petri gizon izena da, latineko Petrus-etik datorrena. Izenaren beste aldaerak Peru, Pello (Peio), Petiri, Betiri eta Kepa dira.

Euskaltzaindiaren arabera,[1] Petri izena latinetik euskarara heldu da, eta dudarik gabe kristau munduan hedadurarik handiena izan dutenetako bat dugu. Kristok berak eman zion izena lehendabiziko aita santua izango zenari: "Simon zara zu, Joanen semea, baina aurrerantzean Kefas deituko zara". Arameoko —Jesusen hizkuntzako— Kephas "haitza" Petros itzuli zuten lehenik grekoz eta Petrus geroago latinez. Erabileraren ondorioz, aldaera asko daude euskaraz: Peru, Betiri, Petiri, Pello eta, azkenik, Kepa. Azken hori Sabin Aranak eta Koldo Eleizaldek argitaratuko Santu Izendegian proposatu zen, arameoko jatorrizko Kephas-etik abiaturik.

  1. Euskaltzaindiaren izendegia

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne