Peridotitarenmilonita baten zati argal bat dugu irudian ikusten duguna. Petrografian halako zati txikiak aztertzen dituzte, zehazki, zati honek alde batetik bestera zazpi milimetro neurtzen ditu, gutxi gorabehera.
Petrografia (grezieraz Πέτρος, petros, harria; eta γραφος, grafos, deskripzioa) petrologiaren adar bat da, arroken itxura, osaera mineralogikoa eta egitura aztertzeaz arduratzen dena, bereziki maila mikroskopikoan. [1] Aitzitik, petrologiak arroken jatorria, banaketa, egitura, historia eta eraketa ere behatzen ditu.[2][3]