Bernako physiologus-a, IX. mendea | |
---|---|
![]() | |
Jatorria | |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | Bestiarioa |
Hizkuntza | Medieval Latin (en) ![]() |
Physiologus-a, animalien inguruan hitz egiten duen idazki bat da. Hau Erdi Aroko Bestiarioetako bat da, izaera zoologiko-sinbolikoa duena. Testuak animalien izaera sinbolikoaz hitz egiten du eta Greziar hizkuntzan idatzia izan zen lehen aldiz, baina autorea ezezaguna da. Aditu batzuek diote Alexandrian idatzia izango zela k.o. II. mendean eta beste batzuek berriz III. mendean idatzia izan zitekeela Siriako Cesarea Stratonis hirian. Testu honen kopia asko egin ziren Erdia Aroan zehar hizkuntza ezberdinetan eta Europan zehar oso zabaldua izan zen, animalien moralitatea zentzu erlijioso batean zabaltzea helburu zuelako.
Animalia ezberdinen inguruko sinbologia moralizantea lantzen du idazki honek. Animalien jokaera naturala, kristau on baten egin beharko lituzken ekintzekin alderatzen ditu. Askotan animalia batek ekintza konkretu bat egiten du eta fededunari, modu horretan portatu behar duela adierazten dio idazkiak.
Honen aurrekariak Aristotelesen Historia animalum, Herodotoren Istoriak, Plutarcoren Moralia eta Pseudo Salomon-en Physica dira besteak beste. Aditu batzuen ustez lehen aldiz latinez 386-388 urteak baino lehen itzuli zirela diote San Ambrosiok Hexaemeron idatzi aurretik eta beste batzuek diote ezin duela 431 urtearen aurretik egina izan, beraz ez dago oso argi noiz itzuli zen lehen aldiz latin hizkuntzara. Eskuizkribu hau beranduago hizkuntza askotara itzuli zen eta Europa, Asia eta Afrikan zehar zabaldu izan zen testua.[1]