Piarres Etxeberri | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Donibane Lohizune, ? |
Herrialdea | ![]() |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea eta itzultzailea |
Izengoitia(k) | Dorre Etxeberri, Dorre eta Etxeberri Dorre |
![]() |
Piarres Etxeberri XVII. mendeko lapurtar idazle eta itzultzailea izan zen.
1677an Voyages aventureux du capitaine Martin de Hoyarsabal, de Ciboure liburua itzuli zuen, Liburu hau da itsasoko nabigazionekoa izenburuarekin. Ternuako nabigatzaile eta arrantzaleei zuzendutako liburua zen. Itzulpenak Piarres Etxeberriren eskuak aberasturiko hainbat pasarte dakartza, eta horregatik beharbada, izenburuari erantsi zion «eta zerbait gehiago abanzatuba» (Baiona, 1677).
Txertoa argitaletxeak Itsasoko nabigazionekoa faksimilea berrargitaratu zuen 1985ean. Honela dio azalean: «LIBURU HAU DA IXASOCO NABIGACIONECOA. Martin de Hoyarzabalec egiña Francezes. Eta Piarres Detcheberry, edo Dorrec eskararat emana, Eta cerbait guehiago abançatuba. BAYONAN. Fauvet Imprimerian Carmesseteko aldean DC. LX-XVII.»