Piazza del Campo | |
---|---|
Historic Centre of Siena | |
Kokapena | |
Herrialdea | Italia |
Italiako eskualdeak | Toscana |
Probintzia | Sienako probintzia |
Unibertsitate-hiri | Siena |
Koordenatuak | 43°19′06″N 11°19′53″E / 43.3184°N 11.3315°E |
Piazza del Campo Toskanako Siena herriko alde historikoaren erdigunea da. Europako Erdi Aroko plaza garrantzitsuenetariko bat da. Mundu osoan ospetsua da bere ederatasuna eta oreka arkitektonikoari esker.[1] Plazak maskorra itxura du eta bertan, Palazzi signorili (jauretxeak) batzuekin batera, Mangiako dorrea eta Palazzo Pubblicoa daude. Ipar-ekialdean Fonte Gaia iturria dago. Plaza honetan uztailero Sienako Palioaren zaldi-lasterketa egiten da.