Pibul (jaiotza-izena: Plaek Khittasangkha ; Bangkoketik hurbil, 1897ko uztailaren 14a - Tokio, 1964ko ekainaren 11) Thailandiako militar eta politikaria izan zen.
Frantzian egin zituen ikasketa militarrak eta ondoren bere herrira itzuli eta 1932ko matxinada militarrean parte hartu zuen; ospe eta indar handia lortu zituen militarrak nagusi zituen gobernu berrian. 1934an Defentsa ministro eta 1938an Lehen Ministro izendatu zuten. 1947an beste estatu-kolpe bat antolatu zuen, baina 1957an kargutik bota zuten.