Pickelhaube

Pickelhaube
borroka-kaskoa

Pickelhaube-a, (alemanez: pickel, "arantza", eta haube, "kapela") kasko militar bat izan zen, XIX. mendean eta XX.aren hasieran Prusiako eta Alemaniako soldaduek, suhiltzaileek eta poliziek erabili zutena.[1] Lehen Mundu Gerran, stahlhelm altzairuzko kaskoak ordeztu zuen Alemaniar Inperioaren armadan.[2]

  1. The Model 1842 Pickelhaube. kaisersbunker.com (Noiz kontsultatua: 2024-11-26).
  2. The German Stahlhelm, M1916. worldwar1.com (Noiz kontsultatua: 2024-11-26).

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne