Pierre Barouh | |
---|---|
![]() (2005) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Élie Pierre Barouh |
Jaiotza | Parisko 15. barrutia, 1934ko otsailaren 19a |
Herrialdea | ![]() |
Lehen hizkuntza | frantsesa |
Heriotza | Parisko 14. barrutia, 2016ko abenduaren 28a (82 urte) |
Hobiratze lekua | Montmartreko hilerria |
Heriotza modua | berezko heriotza: miokardio infartu akutua |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Anouk Aimée (1966 - 1969) Atsuko Barouh (en) ![]() |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | boleibol jokalaria, abeslaria, musikagilea, kantugilea, zinema aktorea, kanta-idazlea, soinu banda konpositorea, egile abeslaria eta film-zuzendaria |
Izengoitia(k) | Pierre Barouh |
Musika instrumentua | ahotsa |
Diskoetxea | Saravah (en) ![]() Disc'AZ |
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
Pierre Barouh (jaiotzez Élie Barouh; Paris, Frantzia, 1934ko otsailaren 19a - 2016ko abenduaren 28a) frantziar idazle, musikagile eta abeslaria izan zen. Bere lanik ezagunena Claude Lelouchen Un homme et une femme filman egindako aktore lana zein Francis Lairen musikarako idatzitako letrak dira.
Familia turkiar-judu batekoa, Bigarren Mundu Gerran Montournaisen izkutatu zen bere familia. Urte hauetan Élie izena Pierre izenagatik aldatu zioten. Garai honetan jaso zuen inspirazioa "À bicyclette", "Des ronds dans l'eau" edo "Les Filles du dimanche" abestiak sortzeko. Gerraren ostean kirol-kazetaria izan zen eta boleibol selekzio nazionalaean jokatu zuen. Portugalen zegoela Brasilgo musika ezagutu zuen. Brasilera egindako bidaitik bossa nova musikagintza ondo ezagutzera heldu zen.