Pierre Bordazarre | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Pierre Bordaçarre |
Jaiotza | Iruri, 1908ko maiatzaren 30a |
Herrialdea | Zuberoa, Euskal Herria |
Heriotza | Paue, 1979ko urriaren 1a (71 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | nekazaria, idazlea eta musikaria |
Lan nabarmenak | |
Izengoitia(k) | Etxahun-Iruri |
Pierre Bordazarre Etxebarne, ezizenez Etxahun-Iruri (Iruri, Zuberoa, 1908ko maiatzaren 28a - Paue, Okzitania, 1979ko urriaren 1a) euskal idazlea, musikaria, txirulari harrigarria, bertsolaria, idazlea, abeslaria, kantu eta pastoral egilea izan zen. [1] Ogibidez laboraria eta artzaina izan zen.
Bizitza osoan berak egindako 100 kantu baino gehiago bildu zituen Khantan - Etxahun Iruri liburuan 2017an.[2][3] Horietatik ezagunenak dira, seguruenik, Agur Xiberua, Goizian argi hastian eta Oi ama Eskual Herria.