Pilsner

Pilsner Urquell garagardoz beteriko pitxerrak.

Pilsner (baita pilsener edo pils soilik deitua) jatorria Txekiar Errepublikako Bohemia eskualdeko Pilsen (Plzeň) hirian duen garagardo mota bat da, bertan 1842. urtetik aurrera ekoiztu izan delarik. Pilsner Urquell garagardoa bertan ekoizten da.

Gaur egun Pilsner motako garagardoa Txekiar Errepublika nahiz Alemanian ere ekoizten da.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne