Pin-up, ingelesez "ormatik zintzilik", baita ere egutegiko neska, argazkilaritza eta marrazkilaritzaren genero erotikoa da non gehien batean emakumeak, aktore ezagunak normalean, itxura inozoz eta kamerari begira, agertzen diren. Askotan agurtzen ari dira. Irudi hauek masiboki zabaldu ziren aldizkarien azaletan, publizitatean, komikietan eta egutegietan.[1] XX. mendeko bigarren hamarkadan, batez ere Ameriketako Estatu Batuetan, arrakasta handia izan zuten, baita ere Bigarren Mundu Gerran soldaduen artean. Esan behar da nahiko matxistak direla eta agertzen diren emakumeak objektu moduan aurkeztuak direla. Ez dira irudi pornografikotzat hartzen baina, hala ere, herrialde batzuetan debekatuta daude.[2]