Pinotxo | |
---|---|
Pinocchio universe (en) ![]() | |
![]() | |
Argitalpena | |
Sortzailea | Carlo Collodi |
Ageri den obrak | ikusi
|
Eponimoa | pine (en) ![]() |
Datu biografikoak | |
Herrialdea | Italia |
Sexua | gizonezkoa |
Familia | |
Senideak | ikusi
|
![]() ![]() |
Pinotxo (italieraz, Pinocchio) Pinotxoren abenturak izeneko ipuinaren protagonista da, haur-literaturako klasikoa dena. Kritikari askoren ustez, haurrentzako ipuina bainoago, gaur egungo gizartearen alegoria da.
Carlo Collodik sortutako pertsonaia da eta liburua 1883an argitaratu zen Italian. Hasiera batean, Collodiren asmoa ez zen haurrentzako ipuin bat idaztea —jatorrizko bertsioan Pinotxo urkatu egiten dute, egin dituen hutsengatik—. Aurrerago idatzi zituen bertsioetan, istorioaren amaiera ezaguna sortu zen: Pinotxo benetako haur bihurtzen da.
Estiloari dagokionez, istorio berritzailea eta modernoa izan zen, eragin bizikoa idazle askorengan. Florentziar jatorriko hitz eta esaerez aberastutako italieraz idatzita dago. Liburuan azaltzen diren hainbat kontzeptu gizartean sustatu dira: esate baterako, gezurtiei sudurra hazten zaielakoa.
Berehala arrakasta izan zuen, baina familia aberatsen artean ez zen haurrentzako egokitzat jo.
Aleksei Tolstoik moldaketa ezaguna ondu zuen errusieraz, Buratinoren abenturak izenekoa (buratino hitzak italieraz "txotxongilo" esan nahi du).