Placentia badia

Placentia badia
Motabadia
Geografia
Map
Koordenatuak47°15′03″N 54°15′32″W / 47.250833333333°N 54.258888888889°W / 47.250833333333; -54.258888888889
Estatu burujabe Kanada
Probintzia Ternua eta Labrador
Hidrografia
Betebidea

Placentia badia (ingelesez: Placentia Bay; frantsesez: Baie de Plaisance) Kanadako badia handia da, Ternua uhartearen hego-ekialdean dagoena. Mendebaldean Burin penintsulak eta ekialdean Avalon penintsulak osatzen dute badia.

Euskal Herriko baleazaleak Ternua eta Quebec aldean ibili ziren baleak harrapatzen, bereziki XVI. eta XVII. mendeetan.[1] Horregatik euskal toponimoa du. Hasieran, badia Frantziarena zen, eta Placentian ezarri zuen hiriburua. Baina 1713an britainiarrek badiaren kontrola irabazi zuten Utrechteko Itunaren bidez.

Gaur egun, badian zehar dauden komunitate nagusiak Burin, Marystown eta Placentia dira.[2]

  1. Guide historique de Terre-Neuve et du Labrador - 1988
  2. Placentia Bay. in: The Canadian Encyclopedia. McClelland & Stewart.

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne