Plakodermo | |
---|---|
430 Ma-360 Ma Siluriar goiztiar – Devoniar berantiar | |
![]() | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Azpierreinua | Bilateria |
Filuma | Chordata |
Subfilum | Vertebrata |
Klasea | Placodermi McCoy, 1848
|
Plakodermoak (Placodermi, antzinako grezieraz: πλάξ, xafla eta δέρμα, azala) iraungitako klase bateko arrainak dira. Lehenbiziko gnatostomatuak, hots, lehenbiziko ornodun barailadunak izan ziren. Devoniarrean bizi izan ziren, orain 395-345 miloi urte. Klase honetako bi arrain-espeziek bakarrik iraun zuten Karboniferora arte. Burua hezurrezko xafla sendoz babestua zuten. Gorputzaren gainerako aldeetan ezkatarik ere ez zuten. 3,5 m luze baziren arren, neurri txikikoak, 6-40 cm bitartekoak ziren gehienak.