h balorea | Unitateak |
---|---|
6,626 070 15 × 10-34 | J⋅s |
4,135 667 696 × 10-15 | eV⋅s |
ħ balorea | Unitateak |
1,054 571 817 × 10-34 | J⋅s |
6,582 119 569 × 10-16 | eV⋅s |
hc balorea | Unitateak |
1,986 445 86 × 10-25 | J⋅m |
1,239 841 93 | eV⋅μm |
ħc balorea | Unitateak |
3,161 526 49 × 10-26 | J⋅m |
0,197 326 9804 | eV⋅μm |
Plancken konstantea mekanika kuantikoaren teorian paper nagusia betetzen duen konstante fisiko bat da. Bere aurkitzailearengandik, Max Planck, datorkio izena, teoria kuantikoaren gurasoetako bat. bezala adierazia, maiz ekintzaren oinarrizko kuantu gisa definitzen den konstantea da.
Planck konstantea SI unitateetan adierazten denean, honako balio zehatza du [1]:
J·s
Plancken konstantearen definizio sinplea "quantum edo fotoi bati dagokion energia-kopurua zehazteko aukera ematen duen fisika kuantikoaren konstantea" da. Hasiera batean, fotoi baten energia eta bere uhin elektromagnetikoaren frekuentziaren arteko proportzionaltasun-konstante gisa proposatu zen [2]. Energiaren eta frekuentziaren arteko erlazio horri «Planck-Einsteinen erlazioa» esaten zaio:
Frekuentzia segundoko radianetan edo frekuentzia angeluarrean adierazten den aplikazioetan, erabilgarria da faktorea Plancken konstantearen barruan sartzea. Emaitzazko konstantea, «Plancken konstante murriztua» edo «Diracen konstantea», honela adierazten da :
Horrela, frekuentzia angeluarreko fotoi baten energia, non , honela adierazi ahal izango da: