Plano inklinatua makina sinple klasikoetako bat da eta, izenak dion bezala, plano inklinatu bat bere bi muturrak garaiera ezberdinetan dituen gainazal lau bat da, aldapa bat adibidez. Objektu bat plano inklinatutik igotzen bada, zuzenean bi garaieren artean igo ordez, egin beharreko indarra murrizten da, baina objektuak orduan distantzia gehiago egin behar du. Plano inklinatu baten abantaila mekanikoa aldaparen luzera zati igo behar den garaiera da. Hau ere planoa eta horizontalaren angeluaren sinuarekin adieraz daiteke.