Platero eta biok | |
---|---|
Jatorria | |
Egilea(k) | Juan Ramón Jiménez |
Argitaratze-data | 1914 |
Izenburua | Platero y yo |
Jatorrizko herrialdea | Espainia |
Ezaugarriak | |
Hizkuntza | gaztelania |
Egile-eskubideak | jabetza publiko |
Platero eta biok (gaztelaniaz: Platero y yo) Juan Ramón Jiménez idazle espainiarraren lana da, 1914an argitaratua. Platero astoaren bizitza poetikoki azaltzen du egileak; astoa, itxuraz, bere haurtzaroko eta gaztaroko lagun banaezina izan zen. Liburua ordena tematikorik gabeko estanpa laburrez osatuta dago, eta Moguerren Juan Ramón Jiménezek bizi izan zuen haurtzaroaren inpresio, sentsazio eta oroitzapenak biltzen ditu.
Eguneroko gisa azaltzen da liburua, non errealitatearen, pentsamenduaren eta egilearen sentimenduaren alderdirik interesgarrienak zehazten diren. Hala ere, ez da ez eguneroko bat, ez liburu autobiografiko bat, baizik eta giro erreal beretik hartutako oroitzapen ugarien artean aukeratutako istorioen aukeraketa bat.
2014an lanaren ehun urte ospatu ziren.[1]