Pleiade (mitologia)

"Pleiadeak", Elihu Vedder margolari sinbolistarena, 1885)

Greziar mitologian, Pleiadeak[1] (grezieraz Πλειας Pleias, "asko", Πλειάδες Pleiades, "Pleioneren alabak" edo Πελειαδες Peleiades, "usoen alabak"), Atlas titanaren eta Pleione itsas ninfaren zazpi alabak ziren, Zilene mendian jaioak.[2] Kalipso, Hiante, Hiade eta Hesperideen ahizpak dira. Zazpi Hiadeekin batera, Atlantide, Dodonide edo Nisiadeak deituak ziren, Dioniso jainko umearen haurtzain eta irakasleak. Pleiadeak, Artemisa jainkosaren segizioko ninfak ziren, jainkosaren ehizarako zaletasun bera zuten, eta, jainkosa bezala, birjina mantentzen saiatzen ziren.

  1. Euskaltzaindia: 82. araua: Grezia eta Erromako pertsonaia mitologikoak.
  2. Apolodoro. (2004). Biblioteca mitológica. Alianza Editorial ISBN 84-206-5808-1. PMC 57057189. (Noiz kontsultatua: 2020-05-04).

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne