Podenko

Podenko
Txakur arraza
EspezieaCanis lupus familiaris
JatorriaMediterraneoko arroa

Podenko[1] esaten zaie antzinako jatorria duen ehiza-txakur batzuei. Gaur egun, hainbat arraza daude Mediterraneoko herrialdeetan (eta Kanariar uharteetan), eta haien artean dokumentaturiko zaharrena tesem delakoa da, Antzinako Egiptoko txakur bat. Uste da Mediterraneoko kostaldean feniziarrek zabaldu zituztela txakur hauek. NFZren sailkapenean txakur primitiboen kategorian sartzen dira, 5. taldean[2].

  1. «OEH - Bilaketa - Podenko» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2022-10-31).
  2. «Perros tipo spitz y tipo primitivo» www.fci.be (Noiz kontsultatua: 2022-10-31).

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne