Podenko valentziar | |
---|---|
Txakur arraza | |
![]() | |
Espeziea | Canis lupus familiaris |
Jatorria | Espainia |
Valentziako podenkoa edo txakur xarnego valentziarra Valentziako Erkidegoko ehiza-txakurra da, podenko mota bat.
Arrazak hiru ile mota ditu, leuna, gogorra eta zetazkoa. Zetaren ukitua duen zuen hirugarren ilaje luzexka hori, katalanez "polserut" esaten zaiona, bereziki apreziatua da txakur-arrazen zaletuen artean, podenko iberiarren artean mota horretako ilajea duen bakarra baita[1].
Bere eginkizun nagusia untxia ehizatzea zen tradizionalki. Mediterraneoko arroko eta, bereziki, Espainiako Levanteko eta Ebroko haraneko ekosistemetara egokituta dago. Ikusmen eta entzumen onak ditu, eta usaimena indartsua baita ere[2]. Arrazak ez du nazioarteko ezagupenik, baina bai Espainiakoa.