Poli(etilen tereftalato)

Poli(etilen tereftalato)
Konposizioaoxigeno, karbono eta hidrogeno
MotaPoliester
Ezaugarriak
Dentsitatea
1,38 kg/m³ (20 ℃, solido)
Fusio-puntua260 ℃ (1 atm)
Irakite-puntua350 ℃
Identifikatzaileak
CAS zenbakia25038-59-9
Reaxys9473797
Gmelin61452
ZVG530566
EC zenbakia607-507-1
ECHA100.121.858
CosIng36708
MeSHD011093
UNII5YSH70HE6K, 645M2T7FHZ, JHW12Q65DD, KJ6GWA9DJ0 eta Y78AJD3DED

Poli(etilen tereftalato)a (ingelesezko PET siglengatik ezagunagoa) botilak, ontziak eta ehunak egiteko asko erabiltzen den plastiko-mota da. Urtean 70 milioi tona produzitzen dira munduan.

Kimikoki PET polimero bat da eta azido tereftalikoaren edo dimetil tereftalatoaren eta etilen glikolaren arteko polikondentsazio-erreakzio baten bidez lortzen da. Poliesterrak izeneko material sintetikoen multzokoa da.

Polimero termoplastiko lineala da, eta kristalinitate-maila handia du. Termoplastiko guztiak bezala, estrusioz, injekzioz, injekzio eta puzte bidez eta termokonformazioz prozesa daitezke. Esferuliten eta kristal-lamelen gehiegizko hazkundea saihesteko, materiala berehala hoztu behar da eta, hala, gardentasun handiagoa lortzen da. Azkar hoztean, kristalak ez dira guztiz garatzera iristen eta haien tamainak ez dio eragiten argi ikusgaiaren uhin-luzeraren ibilbideari.

Azido tereftalikoaren eta etilen glikolaren arteko polikondentszio-erreakzioa

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne