Poliakrilonitrilo

Poliakrilonitrilo
Konposizioakarbono
Identifikatzaileak
CAS zenbakia25014-41-9
Reaxys9253972
Gmelin53571
ZVG11420

Poliakrilonitriloa (PAN), poli(binil zianuro) ere esaten zaiona, polimero erdikristalino sintetikoa da, formula lineala (C3H3N)n duena[1]. Termoplastikoa bada ere, ez da baldintza normaletan urtzen. Urtu aurretik degradatzen da. Berotze-abiadura minutuko 50 gradukoa edo gehiagokoa bada, 300 °C-tik gora urtuko da[2].

Poliakrilonitrilozko erretxina ia guztiak akrilonitriloa monomero nagusi gisa duten kopolimeroak dira. Produktu-mota asko fabrikatzeko usatzen da: ultrairagazketa-mintzak, alderantzizko osmosirako zuntz hutsak, ehungintzako zuntzak, etab.

PANzko zuntzak kalitate handiko karbono-zuntzaren aitzindari kimikoa dira. PANa termikoki oxidatzen da lehenik airean, 230 °C-an, zuntz oxidatu bat sortzeko, eta, ondoren, 1000 °C-tik gora karbonizatzen da atmosfera geldoan, karbono-zuntzak sortzeko. Zuntz horiek eguneroko aplikazio arruntetan eta goi-teknologikoetan baliatzen dira, hala nola hegazkin zibil eta militarretan. lehen eta bigarren mailako egiturak, misilak, propultsio solidozko suzirien motorrak, presio-ontziak, arrantzarako kanaberak, tenis-erraketak eta bizikleta-koadroak.

  1. «ZT Hiztegi Berria» zthiztegia.elhuyar.eus (Noiz kontsultatua: 2020-12-24).
  2. (Ingelesez) Gupta, A. K.; Paliwal, D. K.; Bajaj, P.. (1998). «Melting behavior of acrylonitrile polymers» Journal of Applied Polymer Science 70 (13): 2703–2709.  doi:10.1002/(SICI)1097-4628(19981226)70:133.0.CO;2-2. ISSN 1097-4628. (Noiz kontsultatua: 2020-12-24).

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne