Polimeroen kimikan polidispertsitate-indizeak edo polisakabanatze-indizeak adierazten du polimeroaren pisu molekularraren banaketa nolakoa den. Polidispertsitate-indizea zenbaki-pisu molekularraren (Mw) eta masa-pisu molekularraren (Mn) arteko zatidura da. Zatidura 1 baliotik zenbat eta gertuago egon orduan eta estuagoa izango da banaketa, alegia, antzeko pisu molekularreko molekulez osatuta egongo da polimero-masa. Horrelako polimeroei monodispertso esaten zaie[1].
Seinalatu beharra dago IUPACek ez duela polidispertsitate-indize terminoa onartzen eta horren ordez dispertsitate proposatzen du. Ondorioz, dispertsitate uniformea eta dispertsitate ez-uniformea ditugu, hurrenez hurren, monodispertso eta polidispertso adierazteko[2].