Poligono ukitzaile

Erronboa (urdinez) poligono ukitzailea da; eta laukizuzena (gorriz) haren poligono duala

Geometrian, poligono ukitzailea edo poligono zirkunskribatua poligono ganbila da, bere barruan alde guztiak ukitzen dituen zirkunferentzia bat duena. Zirkunferentzia horri zirkunferentzia inskribatu deritzo.

Poligono ukitzailearen poligono duala ziklikoa da; eta poligono ukitzailearen zirkunferentzia inskribatua poligono dualaren erpin guztietatik igarotzen da.

Poligono erregular guztiak ukitzaileak dira. Poligono ukitzaileen artean, lauki ukitzaileak dira aztertuenak; besteak beste, erronboak.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne