Polonia-Sobietar Batasuna Gerra |
---|
Poloniar defentsa Miłosnan, Varsoviatik gertu (1920ko abuztua)
|
Data | 1919ko otsaila – 1921eko martxoa |
---|
Lekua | Ekialdeko Europa |
---|
Emaitza | Rigako bakea |
---|
|
|
|
|
|
|
360.000 soldadu 738.000 erreserban |
950.000 soldadu 5.000.000 erreserban |
---|
|
|
~60.000 hildako |
~100.000 - 150.000 hildako |
---|
|
Polonia-Sobietar Batasuna Gerra[1] 1919ko otsaila eta 1921eko martxoa artean Sobietar Errusia eta Poloniako Bigarren Errepublika arteko gerra izan zen.
Gerra herrialde bien helburu inperialistek sortu zuten: Poloniak XVIII. mendearen amaieran galdutako eskualdeak eta sobietarrek Lehen Mundu Gerran Errusiar Inperioak galdutakoak berreskuratu nahi zituzten. Versaillesko Itunak ez zuen Polonia eta Sobietar Errusia arteko mugak zehaztu eta, harrezkero Errusiar Iraultza, Errusiako Gerra Zibila, Errusiar eta Alemaniar Inperioen desegitea, Ukraina eta Bielorrusiaren independentziarekiko grinak eta beste gertaera izan ziren.
1920ko urrian su-etena eskatu ondoren, hurrengo urteko martxoaren 18an Rigako ituna sinatu zuten. Herrialde biek gudu-zelaia banatu eta biek aldarrikatu zuten garaipena.
- ↑ EIMA: Eskola-liburuetako onomastikaren, gertaera historikoen eta artelanen izenak. Zerrendak.