Ponpoia apaingarri edo jantzien osagarri bat da, adibidez, txanoetan eta txapeletan erabilia, poltsetan eta jaketan ere bai (artilezko euskal kaikuetan, adibidez).[1] Borla mota bat da, baina hari solteetan barik, forma biribil batean bildua duena muturra.
Ponpoi batzuek funtzio praktikoa ere bazuten, adibidez, marinel frantsesen txanoetan, non ontzian burua ez kolpatzeko balio zuten, itsasontziek sabai oso baxuak baitzituzten.[2]