Pontoko Erresuma Βασίλειον του Πόντου | |||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|
K.a. 291 – K.a. 66/65 | |||||||
Monarkia | |||||||
Erresumaren hedapen handiena | |||||||
Geografia | |||||||
Hiriburu(ak) | Amasia, Sinop | ||||||
Kultura | |||||||
Hizkuntza(k) | Antzinako greziera | ||||||
Erlijioa | Sinkretismo (Helenismo eta anatoliar eta persiar jainkoak) | ||||||
Historia | |||||||
|
Pontoko Erresuma[1] Itsaso Beltzaren hegoaldeko kostaldean zegoen persiar jatorriko herrialdea izan zen. Mitridates I.a Pontokoak K.a. 291n sortu zuen eta K.a. 63ra arte iraun zuen, Erromatar Errepublikak konkistatu zuen arte hain zuzen ere. Mitridates VI.aren agindupean eremu luzeena lortu zuen, Kolkida, Kapadozia, Bitinia, Taurikako Kersonesoko greziar koloniak eta erromatar Asia konkistatu ondoren. Hiru Gerra Mitridatiko egin ostean, Erromak eskualdea konkistatu zuen: mendebaldeko eskualdeak Bitinia eta Ponto izeneko erromatar probintzia eratu zuen eta ekialdekoa erresuma babestu bilakatu zen.
Erresumaren gehiengoa Kapadozian zegoenez, hasieran Kapadozia Pontokoa (Itsaso Beltzak Pontus Euxinus izena zuen) deitua izan zen. Gero iparraldeko aldea Ponto eta hegoaldekoa Kapadozia bilakatu ziren.