Poor Things (soinu banda) | |
---|---|
Jatorria | |
Ezaugarriak | |
Poor Things 2023ko Yorgos Lanthimos greziar zinema zuzendariak zuzendutako filmaren soinu-banda da. Alasdair Gray idazle eskoziarrak 1992an idatzitako izen bereko eleberrian oinarrituta eta Emma Stone protagonizatuta dago. Filmaren jatorrizko musika Jerskin Fendrix pop musikariak konposatu zuen konpositore gisa egindako debutean, eta 21 pista aurkeztu zituen soinu-bandaren albumean.[1] Milan Recordsek merkaturatu zuen filmaren estreinaldi egunean, 2023ko abenduaren 8an. Bi single, "Bella" eta "Lisbon", azaroaren 14an plazaratu ziren.