Portaera homosexuala animalietan

Homosexualitatea eta bisexualitatea proportzio aldakorrean agertzen dira animalien erreinuan.[1] Animalien portaera homosexualak  itxura asko hartzen ditu, esaterako, sexu-harremana, gorteiatzea, afektua, bikoteen elkartzea, seme-alabak haztea... Portaera hori ikerketen bidez behatu da, primateetatik  hasita hesteetako parasitoetaraino, eta 1.500 espezie baino gehiagotan dago dokumentatuta.[2]

Kaliforniako Unibertsitateak egindako ikerketa batean aztertutako animalia espezie guztiek portaera homosexualak erakutsi zituzten. Hala ere, horrek ez du esan nahi espezie bakoitzeko ale guztiak homosexualak direnik, baizik eta aztertutako espezie bakoitzean homosexualtzat jo daitezkeen ezaugarriak edo portaerak dituzten animaliak aurkitu zituztela.[3]

Dena den, animalien homosexualitatea eztabaidagarritzat jotzen da, giza homosexualitatearen inguruko tirabiran inplikazioak dituela baieztatzen  delako. Kontzeptu horren aurkariek diote animalien portaerak ez duela inplikaziorik gai moral gisa ikusten duten horretan.[4]

  1. «‘Catalogue of Life’ reaches one million species - NIWA Science» web.archive.org 2007-07-13 (Noiz kontsultatua: 2024-11-07).
  2. «Biological Exuberance: Animal Homosexuality and Natural» web.archive.org 2007-12-25 (Noiz kontsultatua: 2024-11-07).
  3. (Gaztelaniaz) «Todos los animales son homosexuales» BBC News Mundo 2009-06-18 (Noiz kontsultatua: 2024-11-07).
  4. «The Animal Homosexuality Myth» web.archive.org 2007-09-04 (Noiz kontsultatua: 2024-11-07).

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne