Pose Ryan Murphyk eta Steven Canalsek sortutako dramazko telesail musikala da. 2018ko ekainaren 3an estreinatu zen FX telebista katean.
Ryan Murphyk, Nina Jacobsonek eta Brad Simpsonek ekoitzia, Murphy bera, Brad Falchuk eta Steven Canals ditu gidoilari. 2017ko abenduaren 27an FX kateak zortzi atalez osatutako lehen denboraldia eskatu zuen.
2018ko uztailaren 12an iragarri zen telesailak bigarren denboraldia egiteko oniritzia jaso zuela eta denboraldi berria 2019an estreinatu zen.