Poskolonialismo

Postkolonialismoa edo pentsamendu postkoloniala herri, nazio eta komunitate ez-hegemonikoen garapen desberdina ikusezin bihurtu nahi duten diskurtso ideologikoen aurkako erreakzioa da. Postkolonialismoak zalantzan jartzen du begirada eurozentrikoa, tradizioz bere analisi-espektroa mendebaldeko kulturetara mugatu eta beste tradizio batzuei baliorik eman ez diena. [1] Postkolonialismoaren kontzeptuak zenbait posizionamendu eta erabilera historiko ditu, baita anbiguotasun teoriko eta politikoak ere.[2]

  1. (Gaztelaniaz) «La mirada poscolonial. Una reacción a la invisibilidad» Festival Grec 2023 2019-04-10 (Noiz kontsultatua: 2023-07-16).
  2. «Hegoa::Publicaciones::Ikerkuntza feministarako epistemologiari eta metodologiari buruzko gogoetak» publicaciones.hegoa.ehu.eus (Noiz kontsultatua: 2023-07-16).

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne