Potentzia-sistema elektriko (PSE) bat, era koordinatu batean lan egiten duten osagai elektriko ezberdinez osatuta dagoen sare egituratua da. PSE baten adibide bat da, eskualde zabal batera energia elektrikoa eraman dezakeen sare elektrikoa; betiere jarraitutasun-baldintza batzuk izanik, uhin kalitate zehatz batzuk betez eta ahalik eta kostu minimoena izanez.
Potentzia-sistema elektrikoa hiru etapa desberdinetan banatzen da: energia elektrikoa ekoizten duten zentralak, energia elektrikoaren transmisioa bideratzen duten garraio azpisistema eta etxebizitza edo industria gune ezberdinetara energia elektrikoa eramaten duen banaketa azpisistema. Potentzia sistema txikienak, azken etapa horren ondoren kokatuta daude, eta horien artean, industria, etxebizitza edota erietxeak dira.
Mundu mailan dauden sistema elektrikoen artean, energia elektrikoa garraiatu eta banatu ahal izateko, hiru faseko sistema erabiltzen da, baina badaude sistema hori erabiltzen ez duten sistema espezializatuak; horien artean: hegazkinak, autoak edota transatlantikoak.