Preenbrioia ernalketaren ondorengo lehen garapen-faseetan dagoen giza enbrioia da, 14 egun baino gutxiago dituena.[1] Preenbrioiarena zientzialari batzuek eztabaida bioetikoan sartu berri duten kontzeptu bat da, giza enbrioiaren edo zigotoaren garapenaren lehen 14 egunak gainerakoetatik bereizteko asmoz.[2] Beste zientzialari batzuek ez dute bereizketa hori onartzen, oinarri zientifikorik ez duela uste dutelako.[3] Hauentzat, enbrioi-aldiak, sorreratik haurdunaldiko 90 egunetara arte hartzen du, momentu honetan, enbrioia "fetu" deitzera pasatzen delarik.